Plumaieneko galerianoaren auzia
Procès de Martin Larralde "Bordaxuri"
Nous remercions ici vivement M. Piarres Charritton d'avoir mis par écrit pour nous sa théorie selon laquelle Martin Larralde ne serait pas le véritable auteur des bertsu de "Galerianoaren kantua", mais qu'ils auraient été composés par un de ses voisins et grand bertsulari d'Hazparne, Katxo.
Il évoque, entre autres, le fait que Martin Larralde, comme le suggèrent les documents du procès, ne savait pas écrire et qu'il est donc difficile de comprendre comment il aurait écrit ces bertsu à Pau comme il est dit dans la chanson...
Kantu hauk eman ditut Paubeko hirian,(...) Bai eta kopiatu denbora berian
"J'ai composé ces chants dans la ville de Pau (...) et les ai transcrits en même temps.
Chacun est bien sûr libre d'en penser ce qu'il veut mais ce site n'aurait pas été complet si nous ne vous avions pas fait part de cette théorie.
Milesker haundi bat Piarres Charriton !
BORDAXURI eta / ala KATXO
Piarres Ehulateikoak
(2006/03/18)
Haurrak ginelarik eta ez zelarik oraino gure sortetxeetan ez irratirik edo tezefarik ez telebistarik haurride guztiek gure supazter xokoan, arratseko otoitza egin aitzin, ezagutu ez genuen gure aitaso Batista Zabaltzagarai zenari, Josep Mendiaga deitu bere gaztelagun batek, 18 urteetan Hazparnetik Montevideora joanik, 1900.ean Buenos Airesetan bere bertsoekin argitararu eta bidali zion Zazpiak BatEskualdun Kantuak liburua hartzen zuen Ama Gaxuxak eta denak kantuz hasten ginen lorietan. Aspaldiko historiak horiek! Geroztik, nihonek 1992-an Mendiagaren liburuaren 5. argitalpena egin nuen Donostian, Albert Chabagno ene lagun zenari eta Martin Ospitaletche Montevideoko adiskideari esker arbasoen hatzetan Montevideon datu eta beste bertso asko biltzen ibilirik.
Ez dut uste arras debaldetan izan den ene ikerlana, ohartu bainaiz askok baliatu duela presaka, baina salatu gabe nondik eta nola atera dituen Katalin Guarda-ren bertsoak eta ikusi ere gabe Josep Mendiagak bazituela anaia Martin, arreba Katalin eta iloba Léon, Bernadin, pilotari eta bertsolariak eta, ikusi ere gabe beste Lapurdiko Uxaleguy bertsolaria, Zalduby Ilazparneke Gratien Adéma bikarioa besterik ez zela.
Dena dela, beti gogoan daukat Mendiagaren haurreko liburu hartan bazela Bordaxuri seme galerianoaren kantua, Oediporen korapiloa deitzen ohi den eta beti nerabezaroan askatu behar omen den, baina haurrean oraino guhaur bihotz barnean sakonki harrotzen genituena.
Orduz geroztik ordea Jean Haritschelhar adiskideak 1965eko Gure Herria-ren 5. zenbakian 30 orrialdeko artikulu aberats bat argitaratu zuen Martin Larralde Bordachuri, le poète galérien,titulupean, datu asko bilduz gertakariei buruz eta kantuaren aldakiez. Jean Hiriart Urruty zenak aldiz, Euskaltzaindian sartzea egin zuelarik 1977ko martxoaren 27an, Hazparneko sorterrian aski luzaz aipatu zituen bere sorterriko kantu xaharren egileak, Jean Haritschelharen lana baliatuz Bordaxuritrekin hasteko bere saila (*). Eta nihaur azkenean ildo berari jarraiki natzaio ene adiskideen ikerketa berak Hazparneko Martin Larralde (1782-1821), Bernard Larralde (1771-1853), Jean Baptiste Larralde (1804-1870), hiru bertsolari Bordaxuritaretaraino luzatu nahiz, Piarres Lafitte gure Maisu zenari Euskaltzaindiak 1983an eskaini zion IKER 2 liburuan (667-682. orr.)
Orrialde horiek oro haztatu-eta, gelditzen zait bizkitartean arrangura bat oraino, honelaxe aitortu nahi nukeena: Ez ote bada gertatu ahal izan, Bordaxuri Galerianoaren bertsoak beste norbaitek ontzea, baina ez galerianoak berak, haren kasua eta gizona bera, biziki hurbiletik ezagutzen zuen olerkari miresgarri gazte batek, hots, Joanes Etcheto deitu Katxo, Hazparneko bertsolariak baizik. Nondik datorkit ordea susmo hori?
So bat egiten baldin badiogu bertsolaritzaren historiari egia da badirela San Agustinen Aitormenen mailara heldu gabe ere, Etxahunekin hasirik eta Ipharaguirreren eta Mendiagaren beraren ondotik, Xalbador handiaren gana heldu arte izan daigula gure hizkuntza xumearen loretegi ederra egiteko doi lore miresgarri eta gogoratzen zaizkit berehala Mundian malerüsik”, hasi-eta , ‘Zibilek esan naute” eta “Gizon zahar baten arrangurak”-en ondotik, “Jainkoa eta Ni” gaindi ezinezkoa.
Ez da dudarik Galerianoaren kantua, Etxahunek ere ezagutu zuena, maila berean jartzea merezi duela, baina Bordaxurik berak ontu zuena, ala haren lehen auzo eta adin bereko Katxok ote? Bordaxurik kantatzen duelarik 10. bertsoan:
Kantu hauk eman ditut Paubeko hirian,
Burdinez kargaturik, oi presundegian
Bai eta kopiatu denbora berian
Orrok kanta ditzaten Hazparne herrian
nola sinets dezakegu Bordaxurik bera kopiatu zituela, Haritchelharrek egiaztatu duenaz geroz auzitegietako paperetan Martin Larraldek ez zekiela ez izkribatzen, ez bere firma emaiten ? Beharko zuen beraz gutxienez idatzi ez ‘kopiatu” baina “kopiarazi” eta gainera Paueko preso eskualdun burdinez kargatuek nola aurki zezaketen eskupeko kopistarik?
Zerbait bazekien menturaz orduko presoen ohiturez, Josep Mendiaga guarda semeak eta ez zukeen pentsatzen bazutela presoek eskupeko sekretariorik zeren idatzi zituelarik berak “Lehengo Bertsulari zaharren izenak” ahantzi behar ez dituenak Eskualduna denak. Eta hain zuzen lehen biak dira Katxo eta Etxahun, horiei biei eratxikiz:
1-Halakorikan orai ote dugu nehun?
Heiek egin dutena, guk egin dezagun;
Debrua utzi eta ,Jainkoa har lagun!
Bi pelegrino ziren, ohora ditzagun!
Agian Jainko Jaunak berekin tu egun!
Eta artikulu horiek oro ongi doazkie Etxahuni, jakina, baina oroz lehen Joanes Etcheto Katxo Labiry Jauretxeko semeari hau baitzen Labirytik Elizaberriko Ilunberritegira ezkondu etxe horri emanez Katxotegiaizena. Baina oraino bera gazte zelarik, Labiry auzoko bestak kantatu ondoan sasoin berean Betiri Santses gosetea sartu zelarik Enperadorea joaitearekin eta Errege itzultzearekin goraki erran zuena:
Lehen Enperadore
Orai Luis Errege
Jende xehiarentzat denak berdin dire.
Ordu haietan ere Garat Pikasarri Hazparaneko misionestak abiatu zituen apez sainduaren predikuak denetan ozen baitziren, Katxok zuen haien muina bildu eta zabaldu “Nahi balinbagira hil eta Salbatu”famatuarekin.
Horra zertako zuzen eta egoki iduritzen zaidan, auzo berean, mila zortzi ehun eta hamabortzgarrenean gertatu gertakari lazgarriaren oihartzuna, ene iduriko, Katxok berak, hots, Plumaieneko auzo lehenak zuela bertsotan jarri , handik anitz urteen buruan eginen zuen bezala, bera Montevideorat joanik 1842an, han gertatu zen beste gertakari lazgarri baten kantatzeko gisan, han da Baionatik jean Léopoldine Rosa itsasontzia Montevideora heltzean hondatu zena, bere 300 euskaldun pasaiantekin. Pulunpa titulupean argitaratu baitzituen jadanik Francisque Michel jaunak Bordelen egin Le Pays Basque liburu famatuan. Katxo Hazpandar bertsolari famatuenaren bertso haiek.
Piarres Charritton
(*) Ikus « Aitaren Etxerat ». J. Hiriart-Urruty. HERRIA.. Baiona 1992( 313-335)